M17 - HITZEK ERE PISUA DUTE

Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko EgunaMaiatzaren 17an, mundu osoan, LGTBIQ+ pertsonen aurkako diskriminazioa eta indarkeria nahikoa dela esaten dute. Data hau ez da egutegian beste egun bat bakarrik, baizik eta hausnartzeko, ikasteko eta jarduteko aukera bat. Zu bezalako gazteentzat bereziki pentsatutako dinamika honetan, egun honek zer esan nahi duen, LGTBIQ+ kolektiboko kideak nortzuk diren… Jarrai ezazu Baliabideak irakurtzen

HIZKUNTZA-IRIZPIDEAK

Kiribil Sareko Euskara Batzordeak eta zuzendaritza taldeak 2025eko ekainean onartu zituen hizkuntza-irizpideak. Agiri honek EAEko hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibide orokorrak jasotzen ditu. Era berean, Kiribil Sareko zerbitzu guztietan aplikatzeko hizkuntza-irizpideak finkatu ere.

Kiribil Sarea haurren Babeserako Protokoloa

Material honek Haurren Babeserako Protokoloa jasotzen du, bai bide arruntean bai larrialdiko bidean. Helburua da haur, neska eta nerabeen ongizateari eta segurtasunari eragin diezaieketen egoerak hautemateko, jakinarazteko, koordinatzeko eta jarraipena egiteko jardunbide argiak eskaintzea, kasu bakoitzean erantzun egoki, arduratsu eta koordinatua bermatuz.