Aisibizia Elkarteak haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako hainbat proposamen jarriko ditu berriz ere martxan uda honetan, aisialdi hezigarriaren bidez gozatzeko, partekatzeko eta ikasten jarraitzeko espazioak sortuz.
Programazioaren barne, ludotekako udalekuak ditugu, ekainaren 22tik abuztuaren 22ra CEIP Romo HLHIn egingo direnak. Bertan 300 haurrek hartuko dute parte, eta jolasak, jarduerak eta esperientziak izango dituzte uda ingurune hurbil, seguru eta komunitario batean bizitzeko.
Gainera, uztailean, GauEgun eta GureGune gaztelekuek gazteei zuzendutako programazio berezia izango dute, haien interesetara egokitutako proposamenekin, parte-hartzea, elkarbizitza eta topaketa sustatzeko.
Udan nazioarteko esperientzia bat ere izango da: Getxo eta Portugalen arteko gazte-trukea, uztailaren 13tik 26ra. Gazteek beste errealitate batzuk ezagutzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta kulturarteko elkarbizitza esperientzia bizitzeko aukera izango dute.
Halaber, Ziztu Bizian eskaut taldeak bere kanpamentua egingo du.. Naturan egun batzuk gozatzeko, elkarbizitza indartzeko eta jolasaren, parte-hartzearen eta talde-bizitzaren bidez esperientziak partekatzeko aukera izango da.
Beste uda batez, Aisibiziak haurrek eta gazteek gozatzeko, parte hartzeko eta aisialdi hezigarritik esperientzia esanguratsuak bizitzeko aukerak sortzen jarraitzen du.


