Harribide Fundazioak hezkuntza-jarduerak bultzatzen ditu Etxebarrin


Beste urte batez, Harribide Fundazioak udako jarduera-eskaintza zabala jarri du martxan Etxebarriko haurtzaro, nerabee eta gazteentzako, jolasaren, elkarbizitzaren eta garapen pertsonalaren bitartez hezkuntza ez-formala sustatuz. Proposamenak adin eta etapa desberdinetara egokitzen dira, parte-hartzea eta hazkundea ingurune seguru, hurbil eta aberasgarrietan bultzatuz.

Hauek dira fundazioak uda honetarako antolatutako jarduera nagusiak:

🐣 Udaleku Txikia (2019-2020)
2019 eta 2020an jaiotako haurrentzat (HH4-HH5) zuzenduta, aste bateko txandak egingo dira ekainaren 23tik uztailaren 18ra arte.
🎒 Jolas-jarduerak eta irteerak

🎈 Udalekuak I (2017-2018) eta Udalekuak II (2015-2016)
LH1etik LH4ra arteko haurrentzat.
📅 Txandak: ekainaren 30etik uztailaren 18ra
👦👧 Hezkuntza-jarduerak, talde-jokoak eta irteerak

🛶 Tarrasta (2013-2014)
LH5 eta LH6ko parte-hartzaileentzat pentsatuta.
💬 Topagune, parte-hartze eta gozamenerako espazioa

💥 Talka (2011-2012)
DBH1 eta DBH2ko nerabeei zuzendutako programa, txanda bakarrarekin: ekainaren 30etik uztailaren 18ra.
🎯 Komunitate-jarduerak, irteerak eta hausnarketa-guneak

🌍 Yala kultura-anitzeko kanpamentua
Uda honetan, ere, Yala programaren baitan kultura-anitzeko kanpamentu bat egin da, jatorri ezberdinetako gazteen arteko topaketa, elkarbizitza eta kultura aberasteko espazioa sortuz.

🥾 Komunitate Taldea: Done Jakue bidea eta auzolandegia
Komunitate taldeak esperientzia bizia bizi izan du ekainaren 20tik 29ra, Retes de Llantenoko kanpamentu batean parte hartuz. Halaber, Done Jakue bideko ibilbideak egin dituzte Bizkaia eta Kantabrian zehar. Horrez gain, Quintanilla San Garcían (Burgos) lan-kanpamentu bat burutu dute, konpromiso soziala eta komunitate-bizitza uztartuz.

Harribide Fundazioan kalitatezko hezkuntza ez-formalaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, irisgarria eta eraldatzailea, haur eta nerabeak erdigunean jartzen dituena.

Argitaratua
Bestelakoak gisa sailkatuta