KIRIBIL SAREA

Berriak

OROKORRA

BOLUNTARIOTZA ARGAZKI LEHIAKETA

Astialdi Foroak, argazki lehiaketa bat antolatu du… oso erraza da… ona hemen Informazioa guztia:

GAIA

Astialdian burutzen den boluntariotza ezagutzera ematea: bertan ematen diren esperientziak, baloreak, talde lana... argazkien bidez jaso.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PARTE-HARTZAILEAK

Euskadiko astiladi arloko boluntario eta elkarteentzat.

Parte hartzeko bi bide daude:

  • Maila indibidualean: elkarte batetako boluntario bezala.
  • Taldean: astialdi talde baten izenean.
  • *EAE-ko elkarte zein pertsonek bakarrik hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan.

 

ARGAZKIAK BIDALTZEKO EPEA

Abenduaren 4an bukatuko da lehiaketa. Eguerdiko 12:00ak arte bidali ahal izango dira argazkiak.

 

SARIAK

Irabazleari, 300 € emango zaizkio bere astialdi talde/elkartean beharrezko materiala erosi ahal izateko, ekintza berezi bat antolatzeko...

*Dirua zertarako erabiliko den justifikatu behar izango da. (jarraipena egingo zaio)

Parte-hartzen duten guztiek ere opari bat izango dute, sari banaketara arte sorpresa izango dena. Gainera, argazki irabazlea eta epaimahaiak aukeratzen dituen hoberenak, urtarriletik aurrera Bilbo, Donostia eta Gasteizen zehar burutuko den erakusketa ibiltari batean parte hartuko dute. Argazkiak inprimatzea eta erakusketa prestatzen Astialdi Foroak kudeatuko du.

 

EPAIMAHAIA ETA IRIZPIDEAK

Honako kideek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kide bat, EGK-ko langile bat eta Astialdi Foro bakoitzeko ordezkari bat.

Honako irizpideak izango ditu kontutan epai mahaiak:

  • Argazki lehiaketaren oinarriak betetzea.
  • Lanak proposatutako gaia ondo adieraztea.
  • Argazki originala izatea.
  • Kalitate teknikoa bigarren mailako irizpidea izango da.
  • Argazki bakoitzak izenburua izan behar du eta egoeraren deskribapen txiki bat.

Aukeran ere boluntario izatearen zergatia azaldu daiteke. Oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten lanak baztertzeko eskubidea du epaimahaiak. Epai mahaiaren erabakia abenduaren 14 eta 18 bitartean ezagutzera emango da. Sari banaketa 2016an egingo diren erakusketarekin batera izango da.

 

ARGAZKIEN EZAUGARRIAK eta BIDALTZEKO BIDEA

Proposatutako gaiarekin bat etortzeaz gain, honako baldintzak bete behar dituzte argazkiek:

  • Parte hartzaile bakoitzak (pertsonak zein taldeak) 3 argazki gehienez bidali ahal izango ditu.
  • Argazkia kalitate onekoa izan behar da, tamaina eta modalitate librean (kolorez edo zuri-beltzez).
  • 2015 urtean zehar ateratako argazkiak izan behar dira eta beste lehiaketara aurretik aurkeztu ez direnak.
  • Argazkiak astialdiforoa@egk.org helbidera bidali beharko dira email edo Wetransfer bezalako tresnen bitartez hurrengo datuak zehaztuz:

        -Izen abizenak

        -Harremanetarako telefonoa (mugikorra)

        -Elkartearen izena

        -Argazkiaren izenburua deskribapen txiki batekin.

        -Aukeran: Boluntario izatearen zergatia azaldu.

        -Mezuaren gaian “BOLUNTARIOTZA LEHIAKETA 2015” zehaztu beharko da.

 

ANIMATU PARTE-HARTZEN!!!!

azaroak 16 astelehena Sustapena

    • Kiribil Sarea
    • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
    • Tlf: 688881374

    kiribil erakundeak

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
    ./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

    TXOSTENA 2022

    ./include/uploads/nodo/Kiribil-txostena-2022-1.png

    TRATU ON

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b32ef17ad2e09631f2552c4aae92de2b200x200x50.jpg

    Europa

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/74d9409b19e70162237a727cc5ee309a200x200x50.jpg

    Memoria Txostena 2021

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/94c38bb371a40a9626bdc2ae4b3069ed200x200x50.jpg

    OASIS Bizkaia

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

    Proyectos

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/f8f02e61acf939dee35c70c1465fffaa200x200x50.jpg

    ./include/uploads/nodo/ban-kiribil_20.gif

    Astialdi Kongresua

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

    Proiektuak

    marrazki lehiaketa

    marrazki lehiaketa

    Jarraitu

    ./include/uploads/nodo/youtube.gif
    ./include/uploads/nodo/flickr.gif
    ./include/uploads/nodo/twitter.gif
    ./include/uploads/nodo/facebook.gif
    ./include/uploads/nodo/instagram-1.png
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg