KIRIBIL SAREA

Agenda

ALDE ZAHARREKO XX. HAUR eta GAZTE JARDUNALDIAK

./include/uploads/nodo/kartela-mail.jpg

Jardunaldien kartela

azaroak 21 larunbata
11:00 - 20:00

Plaza Barrian (Bilbo)

Larunbat honetan, azaroak 21, Alde Zaharreko XX. haur eta gazte jardunaldiak ospatuko dira, Bilboko Plaza Berrian. Jadanik, hogei urte dira jardunaldi hauek ospatzen direla.

UMEAK KALEAN elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hori adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izan daitezen nahi dute.

Aurtengo jardunaldiak oso bereziak izango dira, auzoko eragile eta elkarte desberdinek parte hartuko dutelako. Bidegintza Gizarte Ekimeneko Kooperatiba eta Jatorrak Eskaut Taldea erakundeek Umeak Kalean elkartean bat eginik dabiltza antolakuntzan; eta, ospakizun honetan parte hartu eta laguntzaile moduan Bizi Nai dantza taldea, Lur Soinuak musika eskola, 7 Katu gaztetxea, Alde Zaharreko merkatarien elkartea, Bilbao Historiko, Educo, The Godoys Wonderers musika taldea, On Print & Design eta Plaza Berriko ostalaritza enpresak dituzte besteak beste.

Hona hemen aurten ere jardunaldi hauek egin nahi izateko arrazoiak:

  • Auzoko neska-mutilei kalea itzultzeko beharra. Egunero bertan aritzen diren gizarte eta hezkuntza eragileok adingabeen beharrak eta eskariak lehen eskutik ezagutzeko aukera dute, eta jardunaldietan hainbat ekintza proposatzen dituzte haiek parte har dezaten.
  • Gizartearen parte-hartzea garrantzitsua da gizarte, hezkuntza eta kultura jarduerak garatzeko. Umeak Kalean elkarteak egoki deritzo proiektuarekin jarraitzeari, batez ere elkartegintzatik bultzatuta. Hori dela eta, beste elkarte batzuek jardunaldietan parte har dezaten bultzatu nahi da.

 

Beraz, ekimen honekin hainbat helburu bete nahi dituzte:

  • Ume eta gazteekin lan egiten duten talde eta kolektiboen topagunea izatea.
  • Auzoko neska-mutilei eta beren familiei aisialdiko ekintza bat eskaintzea, beste neska-mutil batzuk ezagutu ditzaten eta denbora librea modu osasuntsu eta sortzailean erabiltzeko jai gunea izan dadin, kalea berreskuratu, jolas eta gozamenerako toki bihurtuz.
  • Haurren eskubideei buruz sentsibilizatzea, bereziki jolasteko eta parte-hartzeko eskubidean.

 

Aurten jardunaldiak egun bakarrean ospatuko dira, egitarau honekin:

EGITARAUA:

11:00 Kalejira

12:00 Pregoia

12:00 - 15:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak

13:00 Euskal Dantzak

17:00 -18:00 1,2,3 festa! (berbena)

18:15-19:00 Txokolatada

19:00-20:00 Kontzertua: The Godoys Wonderers

azaroak 18 asteazkena

  • Kiribil Sarea
  • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
  • Tlf: 688881374

kiribil erakundeak

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

TXOSTENA 2022

./include/uploads/nodo/Kiribil-txostena-2022-1.png

TRATU ON

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b32ef17ad2e09631f2552c4aae92de2b200x200x50.jpg

Europa

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/74d9409b19e70162237a727cc5ee309a200x200x50.jpg

Memoria Txostena 2021

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/94c38bb371a40a9626bdc2ae4b3069ed200x200x50.jpg

OASIS Bizkaia

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

Proyectos

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/f8f02e61acf939dee35c70c1465fffaa200x200x50.jpg

./include/uploads/nodo/ban-kiribil_20.gif

Astialdi Kongresua

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

Proiektuak

marrazki lehiaketa

marrazki lehiaketa

Jarraitu

./include/uploads/nodo/youtube.gif
./include/uploads/nodo/flickr.gif
./include/uploads/nodo/twitter.gif
./include/uploads/nodo/facebook.gif
./include/uploads/nodo/instagram-1.png
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg